XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gerra hasi zenean eta deserriraturik partaide gehienak desegin zen, baina Argentinako Buenos Airesen berreratu zuten.
Musika F. Madinak egin zuen, Koroa Laurak bat Larrinberen zuzendaritzapean, koreografia Dora Krinerrek, balleta J. M. Ojembarrenak eta eskenografia Muñoa eta Basterretxeak.
Saski-Naskik bezala beste zenbait taldek, Elai-Alai Olaetarenak, Oldargi Sotarenak eta Eresoinkak zabaldu zuen munduan zehar euskal senaren eta izatearen egoera ederti bidez.
Gabon kantak, Irule dantzak, Ingurutxo, Ezpata dantza, Maskarada, Itsas-jaia, Euzko gudariak gera... antzezten, abesten eta dantzatzen ziren hiri nagusienetan, eta horrela
Iparraldean Xuberoako herri antzertiaz aparte ikastetxe batzuetan zenbait aldiz eman ohi ziren ere euskal antzezkizunak.
Honen lekuko eta adierazgarri dugu Jean Etxeberri (-,1898) apezak idatzitako Arraultze Ohoina antzerkia eta Sarako neskatoek 1884.ean antzeztua.
Ez da noski, nahastu behar Etxeberri hau
Websterrek Baionako Herri Liburutegian utzi zuen honen eskuzkiribua eta sarreran honela zioen:
Alegia, Sarako herrian 1884 urte inguruan Arroltze Ohoina, Jean Etxeberri apezak idatzitakoa antzeztu zutela eskolako neskek eskolaren atarian, eta uste duenez frantses obra baten itzulpena edo moldaketa dela.